11 orduko irakurraldia (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Berbalagunek “11 orduko irakurraldia” antolatu du Euskararen egunez. Abenduaren 3an (martitzena) Elai Alai Areto Txikian bilduko dira herriko eragile, erakunde eta taldeak, Miren Agur Meaberen Kristalezko Begi Bat liburua irakurtzeko, goizeko 09:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak arte.