Familia tailerra. Bermeoko portua
Familia tailerra: Bermioko portua. 4 urtetik gorako umeentzat gurasoekaz. Zapatuan, 16:30ean, Arramtzaleen museoan.
Deskribapena: Jose Maria Ucelay margolariak Bermeoko portua irudikatu zuen artelan erraldoi baten eta tailer honetan, artelan hori kontuan hartuta, guraso eta umeek lehengo Bermeo zelakoa izan zen aztertuko dute. Amaitzeko eskulan berezi bat egingo dute. Sarrera: doan Erreserba egin behar da telefonoz deituta, 946881171 telefonora; edo mezu bat bidalita arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbidera.
48370 Bermeo, Bizkaia, Spain.