Gaia: URA (irudiak LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO adierazgarri izan behar du).
Sortze teknika librea: argazkia, collage-a, diseinu digitala, pintura teknika desberdinak, etab. aurkeztu daiteke irudi lehiaketara.
Tamaina eta formatua: gutxienezko pisua 1Mb, JPG formatuan eta horizontala (argazkiak ez diren lanak din A4 tamainan)
Lanak sinatu gabe: sinadura ezingo da egon ikusgai irudian.
Lehiaketaren helburua aukeratutako lanak 2024ko Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren egutegian erabiltzea da.
Lehiaketan soilik adinez nagusiak direnek parte hartu ahal izango dute.
Partaide bakoitzak formularioan eskatutako datu guztiak bete beharko ditu.
Datuak egiazkoak izan beharko dira, hots, iruzur gisa hartuko dira partaideek identitatea faltsutzen badute. Iruzurra burutzen duten parte hartzaileak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Partaide bakoitzak gehienez 3 irudi aurkeztu ahal izango ditu.
Irudiak aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 5etik irailaren 10era, biak barne.
Adituen epaimahaiak 13 irudi aukeratuko ditu 2023ko irailaren 11etik 17ra bitartean.
Publikoaren bozka: epaimahaiak aukeratutako 13 irudietatik botu gehien lortzen dituen lanak irabaziko du sari nagusia. 2023ko irailaren 18tik 24ra izango da publikoaren bozka www.lea-artibaietamutriku.hitza.eus eta busturialdea.hitza.eus atarietan.
Irudi irabazlea 2023ko irailaren 26ean argitaratuko da, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza egunkarian eta gure atari bietan: lea-artibaietamutriku.hitza.eus eta busturialdea.hitza.eus.
Sariak:
-
- Sari nagusia: Ikai Vans-eko ibilgailu baten aste bukaera pasa.
- Harpidetza digitala urte beterako eta egutegiak: epaimahaiak aukeratutako 13 sarituen artean.
Irabazitako saria ez da diruz edo beste sari mota batez ordezkatuko.
LEA-ARTIBAI, MUTRIKU eta BUSTURIALDEKO HITZA helbide elektroniko bidez edo telefono bidez jarriko da irabazle guztiekin harremanetan. Komunikazio horretan jasoko dute irabazleek saria eskuratzeko prozeduraren inguruko informazioa.
Lehiaketan parte hartzea doakoa izango da.