San Tomas Eguna ospatuko dute Arratzun
Domeka goizean meza, pintxoak eta trikitia egongo dira, eta arratsaldean, briska txapelketa.
Gabon giroan murgiltzen hasi, eta lagun nahiz familiartean elkartzeko eguna izaten da askorentzat San Tomas Eguna. Hala, hiri handietan ospakizun ugari egongo dire arren, herri txikiagoak ere ez dira atzean geratuko, eta arratzuarrek, esaterako, giro ederraz gozatzeko aitzakia edukiko dute domekan [abenduak 21]. 12:30ean mezagaz emango diete hasiera egunari, eta ostean, pintxoak eta trikitia egongo dira. Bazkalostean aldiz, karta jokoen txanda izango da: 18:00etan briska txapelketa egingo dute, herriko tabernan.