Foruko Udalak V16 balizak banatuko dizkie herritarrei
Foruko Udalak V16 balizak egiten dituen herriko Atressa Automotive Factory S.A. enpresagaz lankidetza-hitzarmena abiatu du, eta etxebizitza bakoitzeko baliza bat oparituko dute. Herritarrek udaletxean jaso beharko dituzte, 09:00etatik 14:00etara arteko ordutegian.
Argazkia: Foruko Udala Foruko Udalak udalerrian egindako LED V16 balizak oparituko dizkie herritarrei. Udaletik herriko garapen ekonomikoagaz eta herritarren segurtasunegaz “konprometituta” daudela azpimarratu dute, eta horregatik, herriko Atressa Automotive Factory S.A. herriko enpresagaz lankidetza-hitzarmena abiatu eta etxebizitza bakoitzeko baliza bat banatuko dute. Herritarrek udaletxean jaso beharko dituzte balizok, 09:00etatik 14:00etara arteko ordutegian.
Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren eta Barne Ministerioaren araudiaren arabera, 2026ko urtarrilaren 1etik [eguena] aurrera derrigorrezkoa izango da LED V16 baliza autoan eramatea. Izan ere, Zirkulazio Araudi Orokorra aldatu da, eta baliza horiek larrialdietako triangeluak ordezkatuko dituzte. Mikel Magunazelaia Foruko alkateak adierazi duenez, “herrian balizok ekoizten dituen enpresa izateagatik “harro” daude: “Foruan harro gaude punta-puntako industria dugulako, herriko garapen ekonomikoari laguntzen diona eta gure udalerriaren aurrerapenarekiko konpromisoa adierazten duena: enplegua sortzen du, ekonomia bultzatzen du eta gizarte sarea indartzen du”. Nabarmendu duenez, udalerriko enpresak balizak fabrikatzea berrikutnza herriatarren zerbitzura nola jartzen den erakusten duen adibidea da: “V16 balizekin bide-segurtasunean inbertitzeak forutarren ongizatean inbertitzea esan gura du”.
Azpimarratu dutenez, herritarrei balizak emanda udalak araudiari aurrea hartu dio, familia bakoitzak bide segurtasuneko elementua izatea bermatuko baitute: “Udalak herritarren segurtasunarekiko duen konpromisoa indartzen du, eta aldi berean, komunitatean enplegua eta aberastasuna sortzen dituen tokiko enpresa bat laguntzen du”