Madalen egunean udalbatzagaz Izarora joateko aukera egongo da
Madalen eguneko protokoloa bertatik beratara ezagutu gura dutenek bihartik [uztailak 1] uztailaren 15era arte izango dute izena emateko aukera. Zozketa uztailaren 16an egingo dute. dago zabalik. Zozketa hilaren 16an egingo da.
Bermeoko Udalak Madalen Egunean [uztailak 22] udalbatzagaz batera Izarora joan eta eguneko protokoloa bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko du beste urte batez, herritarren artean “hainbat plaza” zozketatuz. Parte hartu gura duten bermeotarrek Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Berhaz bulegora bertaratuz (astelehenetik barikura, 08:00etatik 14:00etara) izena eman beharko dute: bihar hasi [uztailak 1] eta uztailaren 15eko [martitzena] 14:00ak arte izango dute horretarako aukera.
Udaletik jakinarazi dutenez, izena emateko bi balditza bete beharko dira; batetik, 18 urtetik gorakoa izatea eta, bestetik, Bermeon erroldatuta egotea. Gainera, izen emotea banaka zein bikoteka egin ahalko dela iragarri dute. Pertsona bakoitzak, baina, behin bakarrik apuntatu daiteke. Era berean, iazko zozketan sarituak izan eta udalbatzagaz Izarora joan zirenek ezin izango dute aurten berriro parte hartu.
Zozketa uztailaren 16an [eguaztena] egingo da, eta irabazleen izen-abizenak udalaren webgunean zein sare sozialetan ezagutaraziko dituzte.