Gernika BHIkoek eraso sexisten kontrako aldarria kalera atera dute

Ikasturtea amaitzeagaz batera, Gernika-Lumoko Institutuko ikasleek eta irakasleek eraso sexisten kontrako jarrera berretsi dute. Hain zuzen ere, barikuan [ekainak 20], ikasleen ikasturteko azkenengo egunean, hezkuntza zentroaren kanpoaldean elkarretaratzea egin zuten; komunitate osoari zuzendutako deialdia izan zen: ikasleak, langileak eta familiak.