Urdaibai, Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren ziurtagiria berritze bidean
EUROPARC Federazioak Urdaibai Biosfera Erreserban garatutako ekimen jasangarriak aztertu ditu, eta datozen hilabeetan emango du Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritzearen inguruko azken erabakia.

Urdaibai Biosfera Erreserbak 2020. urtean jaso zuen lehen aldiz lurraldeak turismo-eredu jasangarri batean aldeko konpromisoa duela aitortzen duen Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren (TJEG) akreditazioa, eta orain egiaztagiria berritzeko bidean dago. Prozesu horretan, EUROPARC federazioaren ebaluazio-bisita teknikoa jaso du.
Murray Ferguson EUROPARCeko kidea izan da ebaluazio-ordezkaritzaren burua, eta berarekin izan dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren menpekoa den Urdaibai Biosferaren Erreserbaren Zerbitzuakeko eta Urremendi Landa Garapemerako Elkarteko kideak. Martitzenetik [ekainak 3] eguenera [ekainak 5] bitartean eskualdeko “funtsezko hainbat gune” bisitatu dituzte, TJEGren arloan egin diren ekimenak bertatik bertara ezagutu eta “garapen turistiko jasangarrian inplikatutako tokiko eragileekin elkarrizketan aritzeko”. TJEGgaz loturiko hainbat enpresa bitatu zituzten, esaterako, Angiz ekohotela eta Madaixagane. Ingurumenaren sentsibilizazioarekin eta jasangarritasunerako hezkuntzarekin “irmoki konprometituak” dauden ekinpamenduak ere bisitatu zituzten: BBK Klima, Ekoetxea Urdaibai eta Urdaibai Bird Center.
Ebaluazio-bisita TJEGren Foro Iraunkorreko partaide diren turismo sektoreko zenbait enpresa elkarteekin bilerak egiteko ere baliatu zuten, -Jakinazi dutenez, batzarrek “ahaleginak koordinatzeko eta turismo arduratsu baterako ekintza bateratuak aurrera eramateko aukera” eskaini diete. EUROPARC Federazioak datozen hilabeetan emango du egiaztagiria berritzearen inguruko erabakia.
Plan Estrategiko berria.
TJEGren alorrean hasitako “ekintzak sendotzeko eta zabaltzeko” ibilbide-orria izango den 2025-2029 aldirako Turismo Jasangarritako Plan Estrategiko berria dagoekleko osatuta du Urdaibaik; azaldu dutenez, planak eskualdeak Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datorren turismo eredu “orekatu eta birsortzailearekin” duen konpromisoa berresten du, eta azken bost urteetan egindako “lana aitortzea” dakar: “Urdaibai Basque Reserve erreferentziazko ekoturismo helmuga gisa sendotzen jarraitzeko bultzada ere bada”. Urdaibaik gair egun 45 turismo enpresa ditu bigarren fasean akreditatuta, eta lau bidaia agentzia, hirugarren fasean.