Leire Sanchezen kartelak iragarriko ditu Busturiko jaiak, hirugarren urtez jarraian
Bi kartel proposamen aurkeztu dira aurten Busturiko jaietako kartel lehiaketara, eta epaimahaiak Leire Sanchez lana aukeratu du.

Busturiko jaietako kartel lehiaketak dagoeneko badu irabazlea. Aurreko bi urteetan egin bezala, aurten ere Leire Sanchez Patiño nagusitu da, eta bere kartelak iragarriko ditu Busturiko jaiak.
Bi izan dira aurten lehiaketara aurkeztutako proposamenak, eta biek oinarriak “oso-osorik” betetzen zituztela egiaztatu ondoren, Rosa Maria Gabantxo eta Alazne Bilbao artistek osatutako epaimahaiak Sanchezen lana aukeratu dute. Hala, irabazleak 400 euroko saria jaso du.

Busturiko jaietako kartel iragarlea aukeratzeko epaimahaikideak.Busturiko Udala