San Roke eta Andra Mari jaietan txosnak jartzeko deialdia zabaldu dute
Maiatzaren 16ra arte egin daitezke eskaerak.
Gernika-Lumoko Udalak San Roke eta Andra Mari jaietan txosnak jartzeko deialdia zabaldu du. Aurreratu dutenez, sei izango dira txosna kopurua Pasealekuan, udaleko arlo teknikoak eratutako planoaren arabera.
Eskaerak udaletxeko erregistro telematikoan egin behar dira maiatzaren 16ko 13:00ak baino lehen. Bertan, ordezkarien eta elkarteen datuak aipatu beharko dituzte interesa dutenek. Jai batzordeak maiatzaren 21ean, 18:00etan, kultur etxean deitutako bileran emango dute jakitera zenbat eskaera egon diren eta txosnen adjudikazioaren erabakia.