100 parte hartzaile inguru izan ditu Bertsolaritzen lehiaketak
Domekan [maiatzak 4] egin dute Mendatan bertso idatzien lehiaketa.

Duela hiru urte egin bezala, Mendatak hartu du Bertsolaritzen. Domekan [maiatzak 4] egin dute 25. bertso idatzien lehiaketa eta aurten umeen adin guztietako 100 parte hartzaile inguru elkartu dira. Mendatako Udalak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Lilibertso Bertsozaleen Elkarteak eta Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarlanean antolatutako ekintza izan da.
Hasiera batean gutxi batzuk gehiagok izena eman bazuten ere, azkenean 100 ikasle inguruk parte hartu zuten. Ofizialki izena eman ostean, lanean burubelarri jarri ziren partaideak. Kategoria bakoitzak egin behar batzuk zituen 11:00etatik 12:00etara. Hain zuzen ere, lehiaketa hiru mailatan banatzen dute: A mailan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako umeek parte hartzen dute, B mailan DBH 1 eta 2ko gazteek eta D mailan DBH 3. mailatik Batxilergoko bigarren mailara arteko ikasleek.
Lehen bi kategorietan hiru lan osatu behar zituzten. Hasteko, lau oinen ariketa bat, gero puntu erantzun bat eta gai bati erantzun bat. Nagusiagoek, berriz, gai “potoloago” baten inguruko hiru bertso idatzi behar izan zituzten. Amaitu bezain laster epaimahaiaren txanda hasi en zuzenketa lanekin. Bitartean, bertso saioa eskaini zuten elizan Kelmene Abaitua, Enara Gallastegi, Iradi Barrenetxea eta Naroa Iturriozek. Bertsolari gazteei plaza eskaini nahi izan zieten, orain eskola arte bertsolari txapelketako lehiatzen ari direla baliatuz.
Saioa amaitzerako epaileek irabazleak erabakita zituzten. Ohi bezala, irabazleak esateaz gain, aipamenak ere egin nahi izan zituzten antolatzaileek. A mailakoak izan ziren gehienak eta B mailan beste bat eman zuten.
Irabazleak:
- A maila
- Irati Gondra
- Eneko Idoiaga
- Xubane Txopitea
- B maila
- June Gondra
- Lur Coto
- Eneko Ugarteburu
- D maila
- Amaia Zabala
- Amaiur Olabarria
- Beñat Enbeita
- Aipamenak
- Orhi Zelaia
- Ane Beitia
- Isa Matajira
- Daren Crespo
- Sara Martin
- Alain Ugalde
- Helena Yerga
Horrez gain, behin sari banaketa amaitu eta gero, bertso bingo izeneko zozketa edo jolas bat egin zuten. Bertan, bakoitzak paper bat dauka errima batzuekin eta ikusi behar dute bertsoan haienak badauden edo ez saria etxera eramateko.





















































































































