Mendatak hartuko du Bertsolaritzen lehiaketa
Domekan [maiatzak 4] elkartuko dira 25. bertso idatzien lehiaketa jokatzeko.

2022an egin bezala, Busturialdeko bertsolari gazteak Mendatan elkartuko dira Bertsolaritzen lehiaketa jokatzeko. Domekan [maiatzak 4] eskualdeko hezkuntza zentroetako ikasleen artean jokatuko dute 25. bertso idatzien lehiaketa. Mendatako Udalak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Lilibertso Bertsozaleen Elkarteak eta Oilargane Mendatako Kirolzaleak elkarlanean antolatutako ekintza da.
Izen ematea 10:30ean zabalduko dute eta idatzizko lehiaketa 11:00etatik 12:00etara egingo dute. Ostean, 12:30ean, Kelmene Abaitua, Enara Gallastegi, Iradi Barrenetxea eta Naroa Iturriozek bertso saioa eskainiko dute elizan. Gai jartzailea Ander Elortegi izango da. Azkenik, lehiaketagaz amaitzeko, sari banaketa osatuko dute 13:30etik aurrera.