Emakumeak saretzeko Udaberri Morea programa, denetariko ekitaldiz beteta
Udaberri Morea programak apiriletik ekainera bitartean egongo diren ikastaro, topaketa, hitzaldi eta tailerrak biltzen ditu, denak "ikuspegi feminista" batetik aztertuta. Ekitaldietan aurretiaz izena ematea "ezinbestekoa" izango da.
Bermeoko Udalak ekitaldiz beteta datorren udaberria morearen programaren berri eman du. Berdintasun Sailak abiarazitako proiektua da, baina Bermeoko Mugimendu Feministaren eta berdintasuna lantzen duten udaleko beste sail batzuetako ekimenak ere hartzen ditu. Programa udalaren webgunean ikusi daiteke.
Udaberri morearen helburua emakumeak beraien eskubideenn jabe egin daitezen eta beste emakumeekin sareak sortzeko tresnak ematen dituzten ikastaro, topaketa, hitzaldi eta tailer sortak eskaintzea dela adierazi dute udaletik. Zehaztu dutenez, emakumeen “jabetze eta ahalduntze prozesuan eragitea” da xedea: “Autokontzientzia hartzea, autoestimua lantzea, gaitasun propioak ezagutzea eta emakumeek dagokien espazioa berreskuratzea”. Errealialitatea “ikuspegi feministatik” aztertzen du programak, “jendarte justu, anitz eta osoago baterantz urratsak emateko esperientziak eta jakintzak partekatuz”.
Programagaz “emakumeen arteko sarea” sortzea bilatzen dute, Bermeoko emakume elkarte ezberdinekin eta mugimendu feministagaz batera “elkar ezagutzeko, laguntzeko, topatzeko eta gozatzeko”. Horretarako lehenengo jarduera apirilaren 4rako [barikua] antolatu du Bermeoko Mugimendu Feministak: Bermeoko Emakumeak* Saretuz III. Topaketa.
Topaketa Diamou Bou eta Assalam emakume elkarteen laguntzagaz antolatu dute mugimendu feministakoek. Kabidxe Gune Sozialean elkartuko dira, 17:30etik 20:30era bitartean, eta zaintza zerbitzua eskainiko dela iragarri dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen hoen helburua herriko emakume elkarteak eta norbanakoak saretzea da, “intersekzionalitatea funtsezko elementu artikulatzailetzat hartuta et aniztasuna abiapuntu izanik”.
Puntu Seguruen Sarea.
Apiriletik ekainera bitarteko egitarauagaz, denetariko ekintzekin dator udaberri morea Bermeon. Izan ere, apirilean izango dituzte er ahalduntzea eta autoestimua lantzeko, gorputzen inguruen hausnartzeko eta erasoetatik defendatzeko praktikan jartzeko oinarrizko teknikak ikasteko autodefentsa feminista tailerrak (apirilak 5 eta 12), edota Puntu Seguruen Sarea osatzen jarraitzeko formakuntza saioak. Iaz ekin zion udalak Puntu Seguruen Sarea osatzeari, eta gaur egun 10 tabernari eta 24 merkatarik osatzen dute. Sarea handitzeko tabernari eta dendarientzako formakuntza saioak entolatu dituzte apirilaren 7 eta 8an, Gizarte eta Kultura Etxean.
Udaletik azaldu dutenez, sarera batzeko “ezinbestekoa” izango da taberna edo dendetako langile guztiak egunetariko batean bi orduko saioan parte hartzea. Izan ere, gune seguruen helburua “indarkeria matxista jasotzen duten pertsonei eta euren ingurukoei babesa ematea, eta baita ere indarkeria matxistarik gabeko espazioak sortzea” da.
Horrez gain, Plenopausia tailer teoriko-praktikoa, edota gaur egungo nekazaritzako elikagaien sistema konbentzionalen aurrean, “elikadura-subiranotasuna eta agroekofeminismoari buruzko eztabaida sorrarazteko” agroekologia feminista tailer teoriko-praktikoak ere egongo dira datozen hilabeteetan. Gainera, emakume izatearen “definizio tradizionala” berregiteko asmoz Emakume nagusiak eta sexualitatea tailerra eskainiko dute maiatzaren 23 eta 30ean, 60 urtetik gorako emakumeentzako.
Hitzaldiak, ibilbide gidatuak edota ikus-entzunezkoen proiekzioak ere barne hartzen ditu udaberri moreak. Hala, Urdailifen eskutik emakumeak, Bermeoko historiaren protagonistak bisita gidatua eskainiko da, ekainaren 1ean [domeka], eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Ekainaren 5ean [eguena], berriz, Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko hainbat proiekzio hartuko ditu Nestor Basterretxea aretoak.
Izen ematea, “ezinbestekoa”.
Udaberri morea programako jarduera guztiak doakoak dira, eta parte hartzeko “ezinbestekoa” izango da aurretik izena ematea, bai berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora idatzita, bai 688 63 84 59 telefono zenbakira idatzita. Zehaztu dutenez plazak mugatuak dira, eta esleipena “izen-emate dataren arabera” egingo da, Bermeon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango badute ere. Irisgarritasun beharrizanik duten pertsonek izen ematean jakinarazi bejarko dute , “beharrezkoak diren kudeaketak egin ahal izateko”.
Bermeoko Udalak udaberri morearen baitan antolatu diren ekintzetan parte hartzera animatu ditu herritarrak, “mota askotako aukerak baitaude”.
EGITARAUA
- Apirilak 4: Bermeoko Emakumeak* Saretuz III. Topaketa, 17:30etik 20:30era, Kabidxen.
- Apirilak 5 eta 12: Autodefentsa feminista tailerra, 10 et 15 urte bitarteko neskei zuzenduta, 16:00etatik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
- Apirilak 7 eta 8: Puntu Seguruen Sarea osatzeko formaluntza saioak, 14:30etik 16:30era, Gizarte eta Kultura Etxean.
- Apirilak 9, maiatzak 7 eta ekainak 4: Plenopausia tailer teoriko-praktikoa, 18:00etatik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
- Maiatzak 10 eta 24: Agroekologia feminista tailer teoriko-praktikoa, 10:00etatik 13:00etara, Almika auzoan.
- Maiatzak 23 eta 30: Emakume nagusiak eta sexualitatea tailerra, 10:00etatik 12:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
- Maiatzak 26: Ezagutu zure eskubideak hitzaldia, 10:00etatik 12:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
- Maiatzak 30: Gure zeru pelbikoa ezagutzen tailerra, 17:30ean, Kabidxen.
- Ekainak 1: Emakumeak, Bermeoko historiaren protagonistak ibilbide gidatua, 12:0oetan, Turismo Bulegotik hasita.
- Ekainak 5: Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko proiekzioak, 18:30ean, Nestor Basterretxea aretoan.
- Ekainak 9: Zikloa ezagutzen hilerokotik haratago tailerra, 17:30etik 19:30era, Gizarte eta Kultura Etxean.