Kartzelako postalak, herrira
Elias Fernandez CastaƱares euskal preso ohiaren eskulanak ezagutzako aukera izan dute bart arratsaldean Nestor Basterretxea aretoak hartu zuen 'Bi militante politikoren sormena' jardunaldira gerturatu zirenek.

Bermeoko Nestor Basterretxeak kartzelan jaiotako obrak ezagutzeko aukera eman zien arratsaldean zehar aretora gerturatu zirenei. Izan ere, lau orduz, Elias Fernandez CastaƱares euskal preso ohiak kartzelan emandako 27 urteetan zehar egindako margolan, postal eta eskulanak ikusteko aukera egon zen.Ā
Erakusketa egitearen ideia 2022an sortu zela gogoratu zuen Miren Gangoiti Fernandezen bikoteak: “Elias 2022an hil zen, eta berak beti izaten zuen postalak, marrazkiak eta pila bat eskulan egiteko ohitura, batez ere Castellon egin zituen 18 urteetan”. Garai horretan otu zitzaien lehenengoz erakusketa bat egitea, “herriari lanak ikusteko aukera” emateko. Ideia pixkanaka atzeratuz joan zen, eta halako batean erakusketa espetxeratuta dagoen Fernando Garcia Jodra “euskal preso politikoaren” La Furia del CobardeĀ liburuaren aurkezpenarekin batera egiteko proposamena jaso zuten. Hala, sortu zen atzo Nestor Basterretxak hartu zuen Bi militante politikoren sormena jardunaldia.
“Bera bisitatzera joaten ziren lagunak, familia eta etxekoak batu eta herriari Eliasek espetxe barruko denbora librean zuen sormena erakustea izan da asmoa”, azaldu du Gangoitik. Fernandezek lagun eta senideei bidalitako lanetako batzuk bildu dituzte, “ehunka gehiago” daudela dakiten arren: “20 lagun ingururenak bildu ditugu, etxekoak, familia, antzinako zerrendetan egoten zirenak deitu eta horiek jaso ditugu”. Hala ere, aurrerago ez du aurrerago “omenaldi bat” prestatzearen ideia baztertzen, besteak beste, umea bisitatzera egindako lehen bisita edo azken agurra islatuta: “Hau da, bere historia lantzea”.Ā
Fernandez eta Garciak elkar ezagutzen ez zute arren jardunaldiak “lotura estua” duela azpimarratu du Gangoitik: “Gaia lotuta dago, biek izan dute sormen handia eta biak militante politikoak izan dira. Gainera, badakit Fernandok ere eskulan itzelak dituela eginda”. Hala, jardunaldia “espetxean garatutako sormena” kaleratzeko aukeratzat definitu du.Ā














































