Emakumeek kartzelan jasandako zigorren inguruko dokumentala proiektatuko dute
Sollube 707 Mendizale Taldeak antolatuta, 'Ikusezinak' dokumentala ikusteko aukera egongo da, otsailaren 20an [eguena], Nestor Basterretxea aretoan. Sarrera doakoa izango da.
Sollube 707 Mendizale Taldeak eta Bermeoko Mugimendu Feministak elkarlanean antolatuta, Ikusezinak dokumentala proiektatutako dute, otsailaren 20an [eguena], Nestor Basterretxea aretoan. Azaldu dutenez, ikus-entzunezkoak “Francoren diktaduraren garaian, 1939-1947 urteen artean, emakumeek Zernotzako kartzelan jasan zituzten zigorren historia” lantzen du. Mugimenu feministakoek gogoratu dutenez, “40ko hamarkadan erregimenak oso arriskutsutzat jotzen zituen leku ezberdinetako emakumeak preso hartzeko sortutako kartzela izan zen” Zornotzakoa.
“Bermeok ezagutu eta omendu egin behar ditu frankistek erail zituzten eta frankismoa pairatu eta sufritu zuten emakume horiek”, azaldu dute Sollube 7007tik. Horregatik, bi saio egingo dituztela iragarri dute; lehenengoa, 13:20ean, Bermeoko Institutuko 14 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzenduta egongo da; bigarren saioa, berriz, 18:20an izango da, eta herritar guztiei zabalduta egongo da. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Ahaztuta.
Gogoratu dutenez, garai hartan kartzelari “bizien hilerria” esaten zioten, bertako bizi-baldintzak “miseria, gosea, hotzae eta pilaketa” zirelako, besteak beste. “Emakumeek seme-alabak hiltzen ikusi behar izan zituzten, edo nahitaezko banaketa jasaten zuten”, zehaztu dute. Izan ere, umeek hiru urte betetzen zituztenean amengandik banatzen zituzten, “legeak hala agintzen zuelako”: “Inoiz ez ziren inolako zigor-erregistrotan agertu, ez Zornotzan, ez beste inongo kartzelatan”.
“Emakume horien gorpuak non dauden ez dago oso argi oraindik. Aranzadi Zientzia elkartea eta Gogora Memoriaren institutua ekinean ari dira Zornotzako hilerrian 36ko Gerrak eta Frankoren errepresioak eraildako pertsonak lurpetik ateratzeko, tartean kartzelan hildako emakumeen gorpuak egon daitezke”, azpimarratu dute antolatzaileek. Nabarmendu dutenez, gehienetan “gizonei buruz” hitz egiten da, eta “ahaztu edo kasu gutxi” egiten zaie emakumei gertatutakoari.