'La odisea' haien lehen antzezlana aurkeztuko dute
Kai Errea taldearen lehen antzezlana da, eta barikuan [urtarrilak 17], 20:00etan, eskainiko dute Nestor Basterretxea aretoan.
Kai Errea antzerki konpainiak La Odisea bere lehen proiektua aurkeztu du barikuan [urtarrilak 17], 20:00etan, Nestor Basterretxea aretoan. Sarrerak 6 eurotan daude salgai, deskontudunak daude 4,50 eurotan, baina leihatilan bakarrik. Gizarte eta Kultura Etxean daude salgai eta webgunean.
Homeroren obra ezagunaren Alberto Conejeroren bertsioa da La Odisea, Javier Liñerak egokitu eta zuzendutakoa. Gaztelerazko lana dela gogoratu dute. Kabia teatro eskolatik sortutako antzerki taldea da Kai Errea konpainia. Ikuskizunean, kontakizun “epikoaren teatraltasunari” eutsi diotela esan dute. Antzezleek antzeztu eta kontatu egiten dute, eta antzezle izatetik narratzaile izatera igarotzen dira. “Aktoreen iraganaren eta orainaren arteko zubi bat dago; eta, hala berean, badago tirabira, elkarrizketa, eztabaida hain desberdinak diren bi errealitate horien artean”, azaldu dute egileek.