73.998 pertsonek bisitatu dute Omako Basoa
Eusko Jaurlaritzak balantze positiboa egin du kultura-erreferentea berriro ireki eta urte betera.
Urte bete igaro da Agustín Ibarrolaren obra berriro ireki zenetik. Ordutik batutako informazioa kontuan izanda, Eusko Jaurlaritzak aldaketak egin ditu bisitariei eta eta ekimen teknologiko berriei dagokienez. 70.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute.
Bisita eredu jasangarri baten apustua ere egin da. Horretarako, bisitari-kopurua kontrolatu da, aldez-aurreko online erreserba-sistema baten bitartez, webgune ofizialaren bidez. Horrez gain, bisita gidatu eskaintza ezarri da; hots, zapaturo eskaintzen dira 11:00etan eta 12:30ean. Bisita gidatuak bi hizkuntzatan eskaintzen dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Bizkaiko Foru aldundiak doako APP bat jarri du bisitarien eskura, beraien esperientzia hobetzeko asmoz. Audio-gidak aurki daitezke bertan, eta informazioa lau hizkuntzatan dago eskuragarri.
Kontserbazioarekiko eta jasagarritasunarekiko konpromisoa idartu dira Omako Basoan, 2023ko urrian ateak berriro ireki ziuenetik. “Ingurunea errespetatzen duen gestio eredu bat jarri dugu martxan, material autoktonoak erabili ditugu, eukiera mugatu dugu eta bisitariei kalitatezko esperientzia bat bermatzea izan da gure ardura nagusia” adierazi du Leixuri Arrizabalaga Arruzak, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak. Hala, mantentze-lan jasangarriak egin ditu diziplina anitzeko lantalde batek, Fernando Bazeta UPV/EHUko irakaslea buru izan delarik.
Obra hau berriro irakitzeak ohiartzuna izan du nazioartean. Arrizabalagak aipatu du hori dela Eusko Jaurlaritzaren helburuetako bat: “Gure helburua da Omako Basoak kultura erreferente izaten jarraitzea; bai hemen eta baita mundu guztian ere”.