Nagusiek euskal dantzak ikasteko aukera eskainiko du udalak
Ikastaroa doakoa izango da eta zortzi saio izango ditu. Urriaren 28a izango da izena emateko azken eguna.
Sukarrietako Udalak herriko nagusiei zuzendutako plazako dantzen ikastaroa antolatu du, beste behin. Azaldu dutenez, nagusiek jaietako erromerietan ohikoak diren euskal dantzak ikasi edo gogoratzea dute helburu.
Zehaztu dutenez, ikastaroak zortzi saio izango ditu: urriaren 30ean, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an eta abenduaren 4an, 11n eta 18an egingo dira, udaletxe azpiko gelan. Ikastaroa doakoa izango bada ere, aurretik izena eman behar dela zehaztu dute, horretarako hiru bide finkatuta: udaletxera bertaratuta, telefonoz deituta (94-687 07 15) edo udala@sukarrieta.eus helbide elektronikora idatzita. Urriaren 28a da horretarako azken eguna.