Bilboko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte
Gernika-Lumon eta Bermeon gaur [irailak 13] egingo dituzte elkarretaratzeak.
Busturialdeko zenbat talde feministek eta udalek Bilboko Santutxu auzoko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte, zehazki, Gernika-Lumon eta Bermeon egingo dituzte elkarretaratzeak.
- Bermeo. Mugimendu Feministak eta Txosna Batzordeak deituta, gaur [irailak 13], 19:00etan, txosnagunean.
- Gernika-Lumo.
- Gernika-Lumoko Sare Feministak deituta, gaur [irailak 13], 19:00etan, Merkurion.
- Busturialdeko Itaiak deituta, gaur [irailak 13], 20:00etan, Merkurion.
31 urteko emakume bat eraila izan da bart Bilboko Santutxu auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ustez, haren bikotekidea da hiltzailea, eta 00:20 inguruan izan da hilketa, bikotearen etxebizitzan. Bizilagunek deitu dute larrialdi zerbitzuetara; zerbitzuok iritsi direnean emakumea arma zuriz zaurituta aurkitu dute, “lesio garrantzitsuekin”. Lekuan bertan hil da, zauri horien eraginez.