Basterretxearen bizitza eta obrari gorazarre egin diote
Mendia eta musika uztartzen dituen Urmuga jaialdiak Nestor Basterretxea omendu du 'Matxitxakoko Guda' eskultura parean. Eguna Bakioko Jata mendian amaituko dute mendizaleek, Et Incarnatus Orkestraren musika emanaldiagaz.
Bi urterik behin Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen jaialdia da Urmuga, mendi tontor, herri eta bailaretara musika eta naturarekiko maitasuna eramaten duena. Urmugak ekitaldi nagusia egiten ez den urteetan, berriz, Urmugaren Urtanta antolatzen dute, eta hori da gaur [uztailak 25] Busturialdeko herritarrak zipriztindu zituena. Duela bi urte Elkanoren mundu biraren 500 urteurrena gogoratu zuten legez, aurtengoan Nestor Basterretxea artista bermeotarraren figura goretsi dute, bere jaiotzaren mendeurrenean.
Eskualdeko hainbat mendi talde ā Bermeoko Sollube 707, Gernikako Goizale, Busturiko Busturia Mendi Taldea eta Mundakako Gazte-Zar ā eta udalek egin dute bat ekitaldi nagusiagaz, hala nola Bermeoko, Bakioko edo Lemoizko udalek. Izan ere, goizetik atera dira mendizaleak errepidera, antolatuta zeuden hiru mendi ibilbideak egiteko. Hirurek helmuga berbera izan dute, Bakioko Jata mendiaren merenderoa, bertan egingo baitute arratsaldeko musika ekitaldia.
Goiztiarrenak eskualdeko mendizaleak izan dira, 8:15ean abiatu dira Bermeon dagoen Basterretxearen Olatua eskulturatik. 08:30ean, Euskal Serie KosmogonikoaĀ eskulturan musika ekitaldi artistikoa egin eta bertatik bidea jarraitu dute Matxitxakoko lurmuturrera joateko. Bertan egin diote omenaldia artista bermeotarrari. Beste ibilbideek Mungia eta Lemoiz izan dituzte abiapuntu.Ā
Basterretxea gogoan.
Bermeotik irtendako ibilbideak BasterretxearenĀ Matxitxakoko Guda eskulturan izan du atsedengunea, Ā eta mendizaleak indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa jateaz gain, Urmugaren Urtantatik eskultore bermeotarrari omenaldia egiteko aprobetxatu dute. Mendizale eta Urmuga Kultur Elkarteaz gain, Nadia Nemeh Bermeoko alkateak, Xabier Ortuzar Bermeoko kultur zinegotziak, Amets Jauregizar Bakioko alkateak eta Janire MuƱoz Lemoizeko alkateordeak ere bat egin dute omenaldiagaz.Ā
Ā«Guri dagokigu gure historian gertatutako zenbait ezbehar gogoratzea. Orain dela lau egun Hondarribian izan ginen, eta bertan gogoratu genuen 500 urte direla gure erreinu zaharreko azken gazteluaren galeratikĀ», adierazi dute Urmugatik. Euskal Herria Ā«bi estatu handiren arteanĀ» zegoela gogoratu dute: “Zer izan nahi genuen, eta ordutik ez digute utzi. Batak edo besteak jan…batak jan gintuen”. Geroztik, “kostata” bada ere, “burua ateratzen” jarraitu dutela nabarmendu dute: “Agian hori da gure patua“.Ā
Matxitxakoko Gudari eta Basterretxearen lanari erreferentzia eginez jarraitu dute: “Hemen ere absolutismoaren garai bat izan zen, duela ia 100 urte. Hori gogorarazteko orduan ere artista batek, beste hainbat leku eta egoeretan egin bezala, kontrapuntua jarri zion halako gertakizun bati”. Matxitxako Gudaren esanahia ere azpimarratu dute, herritarrek beregain hartu ditzaketen Ā«beste konpromiso batzukĀ» nabarmentzeagaz batera: “Askotan kanpora begiratzeko joera dugu, baina gure esku dagoena ere zaindu genezake: gure kostak, gure mendiak…”. Hala, norbere esku dagoena zaindu eta aldarrikatu beharra azpimarratu dute, Ruper Ordorikaren Zaindu maite duzun hori abestia gogoratuta.Ā
Bermeoko Udaleko ordezkariak bertaratutakoei eskerrak eman eta ekitaldia “apur bat erromantikoa” zela zehazteagaz batera, olerki batzuk irakurri dituzte. Nemehk poema irakurri eta gero, Ortuzar Maite Idirinen Atahualpa Yupanki etxeratzen laneko olerki bat abestu du: Harri eta bide. “Euskara galduko bada erderagatik, galdu naitezen betiko, ama, ni berarekin” edo “Negarrez jarraitutzeko ez dago lotsa, herriari eman behar, ama, diot bihotza” izan dira kantatu dituen puntuetako batzuk. “Herrigintza eta umore ona aipatzen dira, halan jarraitu deigula. Guretzat ekimen hau Bermeon hastea eta, Jatan eta mendiak konkistatzeak badu gure kultura eta izaeragaz harreman estua”, azaldu du kultur zinegotziak.Ā
Bestelako ekitaldiak
Ekitaldia amaituta, mendizaleek Jatarako bidea hartu dute. Behin ibilaldiak amaitu eta mendizale guztiek bat eginda, Ā 18:00etan, musikak hartuko lekukoa, Jatan. Izan ere, Et Incarnatus Orkestrak euskal kantari ezagunen kanten egokitzapenak eskainiko ditu eta EƱaut Elorrietak, Anje Duhaldek, Idoia Asurmendik, Olaia Intziartek eta Xabier Leturiak parte hartuko dute.Ā
Gaurkoa ez da elkarteak antolatutako ekintza bakarra izan. Astelehen eta martitzenean kontzertuak eskaini zituzten Hondarribian eta Arantzazuko Baselikan eta hurbildu zirenek propio sortutako emanaldiaz gozatu zuten. Bertaratu ez zirenek oraindik badute aukera, Gaintzan eskainiko baitute kontzertua uztailaren 28an [domeka]. Mendizaleentzat ibilaldia ere egongo da, sei abiapuntu izango dituena.