Organoa eta ahotsa uztartuta dator 20. Urdaibaiko Organoak jaialdia
'Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor' jaialdiak musika eta hotsa uztartuko ditu bihar [uztailak 13] hasi eta abuztuaren 15a bitartean. Kontzertu zikloak sei herri bisitatuko dituko bere 20. urteurrenean.
Urremendi Landa Garapenen Elkarteak Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor jaialdiaren edizio berri bat aurkeztu du gaur [uztailak 12], Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Aurtengoa jaialdiren 20. aldia izango da, eta bihar [uztailak 13] hasi eta abuztuaren 15era bitartean ospatuko da, Busturialdeko hainbat elizetan, Organoak eta ahotsa izenburupean.
Jaialdia Europa mailako organo eta harmonium ikuskizunik “nabarmenetakoa” bihurtu da, eta aurtengo “apustu nagusia” ahotsa eta organoa uztartzea izengo da. Izan ere,”esperientzia musikal paregabea eta berritzailea” eskaintzeko helburuagaz, Busturialdeko “ondare instrumentalak” soprano, altu, tenore, kontratenore, hirukote eta laukoteen ahotsekin bat egingo du, jaialdiak izango dituen 12 kontzertuetan. Jaialdia Mundakan hasiko da bihar, eta abuztuaren 15a bitartean Busturia, Ibarrangelu, Arratzu, Bermeo eta Gautegiz-Arteaga bisitatuko ditu.
Aitziber Ansotegi Urremendi Landa Garapen Elkarteko gerenteak azaldu duenez, jaialdia “gurea zaintzeko modu bat” da: “Gure elizateetako eta hiribilduetako bizilagunen zuzeneko arbasoen ekarpen ekonomikoekin eraiki zen ondare horri balioa ematen diogu”. Era berean, ikuskizunak aurten beteko duen urtemugari ere erreferentzia egin dio, horrek eskualdeari eskaintzen dion “aberastasun kulturalak balio izugarria” duela nabarmenduta: “Gure elizetako ondare arkitektoniko eta artistiko ederra historia luzeko instrumentu hauen soinuarekin lotzen dugu”.
Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor jaialdiak eskaintzen duena “bestelako proposamena” dela azpimarratu du Ansotegik: “Gure kultura eta udako aisialdiko eskaintza dinamizatu, dibertsifikatu eta aberasten duena”.
Kulturak bultzatuta.
Benantzi Bilbao kontzertu zikloaren koordinatzaileak proiektuaren sorrera gogoratu nahi izan du. Euskal Herritik kanpo bizi da Bilbao, eta etxera itzultzean beti entzuten zuen lekuren bateko organoak ez zuela jotzen edota organistaren bat zendu eta ez zegoela hori ordezkatuko zuenik: “Hori ezin da izan pentsatu nuen, bestela ondarea galdu egingo dugu”. Aipatu duenez, gaur egun organo bat egiteko gutxienez 300.000 euro behar dira. Egitasmoa bultzatu zuenetenik ordea, Busturialdean “10 organo bueltan” berriztu dira: “Ez da elizaren beharragatik izan, kulturaren beharragatik baino. Gure kulturak eta gure musikak bultzatu du organo horien berritzea”.
Koordinatzaileak adierazi duenez, “edizio bakoitzean handituz doan publiko fidelak” 10 organo eta 2 harmonium entzuteko aukera izango du eskualdean zehar egingo diren 12 kontzertuetan. Era berean, gogoratu du iaz “3.500 pertsona baino gehiago” izan zirela ekimenagaz bat egin eta elizak goraino bete zituztenak: “Izugarraia da tenpluetan sortzen den giroa”. Organo horietako batzuen xehetasunak eman nahi izan ditu Bilbaok, hala nola, Gautegiz-Arteagako eta Bermeoko San Frantziskoko organoek 140 eta 110 urte beteko dituztela, hurrenez hurren, edota Busturikoa “altxor handia” dela: “Bizkaia guztian bakarrik 7 organo barroko ditugu, eta ia denak mutututa da”. Mutututa daoen Muxikako organoari hotsa ateratzea Bilbaok duen erronketako bat da.
Proposamen iradokitzailea.
Musika protagonista duen baina ondarea eta artea kontutan hartzen dituen jaialdia “erreferente” bihurtu izana nabarmendu du Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendari Nagusiak ere: “Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor jaialdiari esker, Busturialdea-Urdaibaik, Bizkaiak eta Euskal Herriak organo eta harmonium musikaren kultura berreskuratu dute”, Kontzertu zikloarena “proposamen iradokitzailea” dela gehitu du, “desberdina eta balio handikoa“. Era berean, proiektuaren antolakuntza zoriondu du 20 urteko lan eta dedikazioagatik eta organoak berreskuratu eta balioan jartzeagatik: “Horietako asko bakarrak baitita munduan”.
Autobus-zerbitzua.
Lumoko San Pedro elizak Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor jaialdia hartuko du uztailaren 20ean [zapatua]. Kontzertura joan nahi dutenentzat doako autobus zerbitzua jarriko duela iragarri du Gernika-Lumoko Udalak doako autobus-zerbitzua eskainiko du: autobusa 19:15ean irtengo da autobus geltokitik eta toki berdinerako bueltatuko da kontzertua amaitzeagaz batera.
EGITARAUA
- Bihar, uztailak 13. Mundaka.
Aitor Olea —20:o0etan, Andra Mari elizan—. - Uztailak 20, zapatua. Gernika-Lumo.
Saez Puente eta Estibaliz Sanchez (sopranoa) —20:00etan, San Pedro elizan—. - Uztailak 24, eguaztena. Kortezubi.
Steffano Manfredini eta Lorenzo Barbieri (baritonoa) —20:00etan, Santiago Apostulua elizan—. - Uztailak 25, eguena. Gernika-Lumo.
Mikel Ansola eta Aitor Garitano (tenorea) —20:00etan, San Bartolome parrokian—. - Uztailak 26, barikua. Busturia.
Sean Maxwell —20:00etan, Axpeko Andra Maria elizan—. - Uztailak 27, zapatua. Ibarrangelu.
Dultzainak eta Matias Sagreras —20:00etan, San Andres elizan—. - Uztailak 31, eguaztena. Gernika-Lumo.
Jesus Martin Moro —20:00etan, Andra Mari elizan—. - Abuztuak 3, zapatua. Arratzu.
Benantzi Bilbao eta Carmen Paula Romero (sopranoa) —20:00etan, Santo Tomas elizan—. - Abuztuak 4, domeka. Busturia.
Telemanes hirukotea —20:00etan, Axpeko Andra Maria elizan—. - Abuztuak 5, astelehena. Bermeo.
Alessandro Bianchi —20:00etan, San Frantzisko elizan—. - Abuztuak 10, zapatua. Gautegiz-Arteaga.
Javier Artigas eta Olatz Saitua (sopranoa) —20:00etan, Andra Mari elizan—.
- Abuztuak 15, eguena. Mundaka.
Laukote Bemiopa (laukote bokala eta organoa) —20:00etan, Andra Maria elizan—.