Zabalik dago Gamarrarako irteerarako izen ematea
Irteera uztailaren 21ean [domeka] egingo badute ere, aurretik izena eman beharko da. Uztailaren 18a [eguena] izango da horretarako azken eguna.
Foruko Udalak Gamarrako igerilekuetara irteera antolatu du uztailaren 21ean [domeka], eta interesa dutenek dagoeneko izen emateko aukera dute.
Azaldu dutenez, autobusa 10:30etan abiatuko da kultur etxe paretik, eta toki berera itzuliko da 21:00ak aldera. Izen emateko azken eguna uztailaren 18a [eguena] izango da: J.M. Torrealdai Kultur Etxean egin beharko da. Lekuak mugatuak direnez, plazak esleitzeko orduan izen emate ordena jarraituko dute. Bestalde, adin txikikoak heldu batek lagunduta joan beharko dutela zehaztu dute.
Foruarrak ez direnek ere irteerara joateko aukera izango dute, baina udalerriko bizilagunek baino bi euro gehiago ordaindu beharko dituzte, hau da: 5-17 urte bitartekoek, 4 euro (ez foruarrek 6 euro) eta 17 urtetik gorakoek, 7 euro (forutarrak ez direnek 9 euro).