Sankristobaletako herri bazkarirako txartelak, eskuragarri
Herri Bazkarian Busturiko danborradaren 25. urteurrena ospatuko da. Sarrerak lortzeko azken eguna ekainaren 28a [barikua] izango da.
Busturiko danborradak 25 urte beteko ditu aurten, eta uztailaren 13an [zapatua], San Kristobal jaietako herri bazkarian ospatuko dute
Bazkarira joateko interesa dutenak izena eman beharko dute, eta ekainaren 28a [barikua] izango da horretarako azken eguna. Herri bazkariko tiketak Busturiko liburutegian eskuratu ahalko dira, 9:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 20:30era, 18 euroren trukean. Aurreratu dutenez, danborradan parte hartzen dutenek ez dute ezer ordaindu beharko.