Salourako izen ematea, zabalik
Izen emateko azken eguna ekainaren 14a [barikua] izango da.
Foruko Udalak Saloura (Katalunia) irteera antolatu du, eta dagoeneko zabalik dago izen emateko epea. Bidaia abuztuaren 28tik irailaren 1era bitartean egingo da, autobusez.
Irteeraren inguruko informazio zehatza jaso nahi dutenek J.M. Torrealdai Kultur Etxera jo beharko dute. Era berean, izena eman nahi dutenek, ekainaren 14ra arte [barikua] egin ahal izango dute, kultur etxean bertan, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Izena emateagaz batera 50 euro ordaindu beharko dira.