Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko bilera deitu dute
Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK) eratu nahi duen herritar talde bat lanean ari da Bermeon, eta, beraien jardutea ahalik eta jende gehienari helarazteko asmoz, bilera antolatu dute. Ekainaren 12an [eguaztena] jarri dute hitzordua, 18:30ean, Gizarte eta Kultura Etxean.
Kultur etxeko lokaletan biltzen den taldeak, hainbat helburu ditu, hala nola, energia murriztu eta aldi berean herritarren bizi-kalitatea hobetzea edo energia berriztagarrietan oinarritutako energia berri bateri buruzko informazioa herritarrei zabaltzea. Era berean, energiaren esparruan burujabetza jasangarria sustatu gura dute. Herritarren energi hezkuntza eta burujatzeta bultzatuta, kooperatibismoan jardutera iristea dute jomuga.
Bermeoko herritarrei parte hartzeko deia egin die, Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzea “guztiontzat ona” izango delako.