Sagrado Corazoneko ikasleek irabazi dute Kerik Gabeko Gazteak saria
Bermeoko Sagrado Corazoneko DBH2ko ikasleak Kerik Gabeko Gazteak lehiaketako Bizkaiko irabazle izendatu zituzten, Tabakorik Gabeko Mundu Egunean [maiatzak 31]
Tabakorik Gabeko Mundu Eguna zela aprobetxatuta, Osasun Sailak eta Osakidetzak bultzatutako Kerik Gabeko Gazteak lehiaketaren sari banaketa egin zuten Bilbon barikuan [maiatzak 31],eta Bermeoko Sagrado Corazoneko ikasleek lehenengo saria jaso zuten. Tabakorik Gabeko Euskadi programako ekimenenean parte hartu zuten bermeotarrek, eta DBH2ko ikasleak Bizkaiko irabazle izendatu dituzte. Ikasleak, irakasle eta Nadia Nemeh Bermeoko alkateagaz batera, Bilbora gerturatu ziren saria jasotzera.
Programak hainbat helburu ditu, hala nola, ikasleen artean tabakoa kontsumitzen hasteko adina atzeratzea edo prebenitzea, jokabide osasungarriak sustatzea eta prebentzioa lantzeko irakasleei materiala ematea, kerik gabeko eskola-eremua bermatzeko. Oro har, programak hezkuntza-komunitatea sentsibilizatu gura du, tabakorik ez erretzeak eta tabakoa erretzeari uzteak dituen abantailez, tabakorik gabeko bizitza sustatzeko.