Emakumeen segurtasuna hobetzeko totemak jarri dituzte trenbide sareko geltokietan
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, sorospeneko 48 totem eta 32 kamera instalatu ditu euskal trenbide-sareko geltokietan, Euskal Trenbide Sarearen bitartez. Sorospen puntuak erabiltzaile gutxien dituzten geltokietan jarri dituzte, batez ere emakumeen segurtasuna hobetzeko helburuagaz. Totemen bitartez disuasio-efektuagaz edozein arrisku-egoera prebenitzea, eta hala behar duen edozein pertsonari larrialdien kudeaketan berme handiagoak ematea bilatu nahi dute.
Segurtasuneko totemek sakagailu bat dute, eta aktibatuz gero, ETSko aginte-postura. Horrez gain, geltokian bertan abisu akustikoa pizten da, eta totemaren goiko aldeko argi kliskatzaileak distira egiten du. Sakagailua sakatzean inguruko kamerak zuzenean emititzen hasten dira, eta aginte-postutik deiaren sinesgarritasuna egiaztatzen bada, deia SOS Deiak-era bideratzen da. Era berean, laguntza eskatu duen pertsonarekin ahots bidez komunikatzen hasiko dira aginte postutik, erabiltzaileari baldintzarik onenetan arreta emateko helburuagaz.
Instalatu dituzten 48 totemetatik zazpi Busturialdean jarri dituzte, Itxasbegi, Forua, Muxika, Institutua, Zugastieta, San Kristobal, eta Lurgorri geltokietan, zehazki.
Berdintasun plana.
Euskal Trenbide Sareko Berdintasun taldea duela hiru urte hasi zen ekimen hori aurrera eramateko lanean, beraien IV. Berdintasun Planaren barruan. Bertan, geltokien diagnostikoa genero ikuspegitik egitearen garrantzia plazaratu zuten. Emaitzak jasota, zuzendaritza taldeak duela urtebete geltokiak genero ikuspegiarekin diseinatzeko irizpideak jasotzen dituen Liburu Zuria gida argitaratu zuen.
Gida horren helburua bidaiariek espazioak eta zerbitzuak modu seguru eta erosoan erabili ahal izateko irtenbideak ezartzea zen. Modu berean, euskal trenbide garraioari buruzko estatistikak ere azaltzen ditu: horretan argi geratu da emakumeak dira erabiltzaile nagusiak, guztien % 63 izanik. Era berean, hauek segurtasunik eza nabarmenago hautematen dute emakumela aipatzen da, horrek horien mugikortasunean banari eragiten duela azpimarratuz.