'Basakabitik Mundura' kantaren bideoklipa grabatu dute Urdaibain
Go!azen telesailaren denboraldi aurreko Basakabitik Mundura bideoklipa eskualdeko hainbat txokotan grabatu dute.
Iker Laurobak sortu du, eta urte hauetako kanten zatiekin osatu dute, aurten telesail arrakastatsuak 10 urte beteko dituela ospatzeko. Barikuan (uztailak 21) zabaldu zuten eitb.eus atarian eta sare sozialetan.
Urdaibaiko Ekoetxean, Laidako hondartzan eta Mundakako portuan grabatu zuten bideoklipa. Azaldu dutenaren arabera, “telesailak nabarmentzen dituen baloreak biltzen dira musika-klip honetan, adiskidetasuna, ekologismoa, askatasuna eta LGTBI+ eskubideak, besteak beste”.
Honako pertsonaia hauek agertzen dira ikus-entzunezkoan: Garazi (Nerea Elizalde), Zuri (Maria Redondo), June (Lorea Intxausti), Saioa (Mikele Arizkorreta), Noa (Marina Ostolaza), Lea (Haizea Astrain), Gontzal (Kimetz Etxabe), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabi Elizalde), Bosko (Ander Aierza), Mattin (Unai Arana) eta Urtzi (Unai Arrieta).