2019agaz konparatuta, parte hartzeak behera egin du
Espainiako Gorteetarako hauteskundeen 18:00ak arteko datuak jakinarazi dituzte 18:30ean, eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan behera egin du parte hartzeak.
Bizkaian 464.763 pertsonak eman dute botoa, erroldaren % 53,39k (% 5,38 gutxiago), Araban 120.372 %48,03k (% 7,07 gutxiago), Gipuzkoan 287.943 pertsonak, % 52,82k (% 3,99 gutxiago) eta Nafarroan 249.309 boto-emailek gauzatu dute botoa emateko eskubidea, % 51,72k (% 4,74 gutxiago).
Posta bidezko botoen igoera hautesmahaietan igarri da; aurretiz posta bidezko 249.723 boto daude Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan.
38.050 herritar daude botoa ematera deituta Busturialdean.
Espainiako Kongresua 350 diputatuk osatzen dute, eta horietatik 23 dagozkie Hego Euskal Herriko lurraldeei: Bizkaiari zortzi, Gipuzkoari sei, Nafarroari bost, eta Arabari lau. Senatua, berriz, 266 senatarik osatzen dute egun. Gaurko bozetan, baina, ez dira guztiak aukeratuko, 208 baizik. Hego Euskal Herrian, lurralde bakoitzeko lau.
Bermeoko auzo alkateak. Bestalde, bermeotarrak bederatzi auzo alkateak aukeratzen aritu dira gaur. Ataldeko eskolan eduki dute hauteslekua (2.6 hauteskunde mahaian). Auzo bakoitzeko hautestontzi bat izan dute: Agarre, Almika, Gibelortzaga, Artika, Arronategi, Demiku, Mañu, San Andres eta San Migel.