Bermeoko Mugimendu Feministak asanblada irekia deitu du etzirako
Azaroaren 30erako deituta dagoen Greba Feministarako gakoak hausnartzeko asanblada izango da; 19:00etan jarri dute hitzordua Kabidxen.
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, Bermeoko Mugimendu Feminista ere lanean hasi da, “Greba Feminista Orokorrerantz lanean”. Hala, azaroaren 30erako deituta dagoen grebarako gakoak “elkarrekin hausnartzeko” asanblada irekia deitu dute etzirako [uztailak 12]; 19:00etan ipini dute hitzordua Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean.
Herritarrak animatu dituzte parte hartzera, “ekarpenak egitera eta aliantzak jostera”. Denen parte hartzea “garrantzitsua” dela aipatu dute.