Bermeoko jaiak iragartzeko kartel finalistak aukeratu dituzte
Bi era daude bozka emateko: Gizarte eta Kultura Etxean edo Internetez.
2023ko kartel finalistak Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztu dituzten proposamenen artean, hiru finalista aukeratu dituzte. Orain, herritarren txanda da, eta hiru kartel finalisten artean gustukoena bozkatu beharko dute.