Frontoian babestuta ospatu dute Baserritarren Eguna
Ereñoko plazan jarri behar zuten bertoko produktuen azoka, eguraldi txarra iragarrita zegoela eta aterpea bilatu dute. Frontoia jendez bete da, herritarrak zein inguruko herrietakoak bertaratu dira.
Zeruari begira izartu dira gaur [maiatzak 13] Ereñon. Baserritarren Eguna zeukaten gaurko prestatuta, eta iragarrita zegoen eguralditik babestu aldera, plazan barik, frontoian babestu dira. Eguerdi parterako frontoia jendez beteta egon da. Herritarrak zein inguruko herrietakoak bertaratu dira. Eta, txikiak zein helduak jan-edanean ibili dira azoka inguruan.
Herriko eta inguruko produktu ugari egon dira. Hala, bertaratu direnek denetariko produktuak aurkitzeko aukera edukik dute. Artisautza produktuak ere ez dira falta izan.
Inguruko upategiek ere lekua izan dute Ereñoko frontoian, horien eskutik, hainbat txakolin dastatzeko aukera eduki dute Baserritarren Egunera hurbildu direnek, eta edalontziagaz hara eta hona ibili dira azoka amaitu bitartean. Umeentzako entretenimendua ere egon da, izan ere, ardi triskilatze erakusketak txikienen arreta erakarri du; adituen azalpenak adi entzun dituzte.
Mota horretako azoketan taloak izaten dira ospetsuenak, eta Ereñon ere ilara luzea egon da eguerdian. Goiz goizetik hasi dira herriko andreak taloak prestatzen. 300 talo inguru prestatu dituzte. Frontoian egonda, jende gutxiago espero zutela azaldu dute talogileek, baina “pozik” zeuden frontoia “jendez beteta” ikusten ari zirelako.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.