"Aro berri baterako" taldea aurkeztu du Gernika-Lumoko EH Bilduk
EH Bildurena "gobernatzeko gaitasuna" daukan proiektu bakarra dela adierazi dute.
“Aro berri baterako” lantaldea aurkeztu du Gernika-Lumoko EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako. “Gobernatzeko gaitasuna” daukan proiektu bakarra dela adierazi dute asteburuan egindako aurkezpenean: “Konpromisoa dago, Gernika-Lumorekiko konpromisoa eta maitasuna, eta herri hau beste era batera eraiki ahal dugunaren konbentzimendua daukagu”.
Helburu batek batutako taldea da, “baina anitza, freskoa eta berezkoa”. Udala “herritarrentzako tresna bihurtuko” dute; “berez izan behar dena, denok ahotsa izango dugulako”.
Gernika-Lumo merezi duen tokira eraman nahi du EH Bilduk: “Trantsizio ekologikoa, kontsumo eta bizitza eredu jasangarria, mugikortasuna, zerbitzu publiko integralak eta gobernatzeko modu kooperatiboa”.
Zerrenda:
1. Jose Ramon Bilbao Catalá Buli
2. Leire Gonzalez Enbeita
3. Aitor Uriarte Etxebarria
4. Goiatz Bideguren Sardui
5. Mikel Fidalgo Astigarraga
6. Ainhoa Iturriarte Aranaz
7. Iñigo Etxeandia Mendieta
8. Oihana Cabello Elorriaga
9. Iñigo Etxebarrieta Urrutxua
10. Nerea Arrien Gorroño
11. Julen Madariaga Otazua
12. Bego Landa Torre
13. Txanton Freundlich Zubiaga
14. Janire Arrizabalaga Etxabe
15. Erlantz de la Fuente Idoiaga
16. Eneritz Ercilla Allika
17. Anartz Iturraran Okamika
18. Irati Bidaurreta Madrigal
19. Ekain Monge Ozamiz
20. Eulali Arano Madarieta