Gazte sortzaileen paperean sinisten
Gernikako Institutuko Literatura Lehiaketaren sariak banatu dituzte gaur (apirilak 3), Lizeo Antzokian. Lokatz Loreak taldekoek gidatu dute ekitaldia, eta Olatz Arrizabalaga eta Unai Lekerika kirolari gernikarrak izan dira gonbidatuak
Gernikako Institutuko Literatura Lehiaketaren sariak banatu dituzte gaur (apirilak 3), Lizeo Antzokian. Abenduan hasitako bidea helmugaratu dute gaur. Ikasleak, gazte sortzaileak ausartu dira izatera, eta ausartu dira sortzera. Hitzekin elkar lotzeko ahalegina egin dute, eta gazte sortzaileen papera sinisteko arrazoiak eman dituzte, euretako bakoitzak badaukalako zer loratu, badauzkalako barrutik atera beharreko istorioak. Eta zeregin horretan bidea egiten ari diren Araitz Katarain,āIzaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga bertsolariak aritu dira aurkezpen lanetan.
Hirukoteak sortutakoa da Lokatz Loreak proiektua, eta hari buruzko azalpenekin hasi dute ekitaldia. Bertsotan eta kantuan ere aritu dira, eta baita elkarrizketatzaile lanetan ere. Olatz Arrizabalaga pilotari eta Unai Lekerikabeaskoa puntista gernikarrak gonbidatu dituzte gaurko sari banaketa ekitaldira. Ikasleek adi entzun dituzte horien kirol ibilbideei buruzko nondik norakoak.
Bi kirolariak sariak banatzen aritu dira, baita Araitz Garaita eta Andoni Agirre institutuko zuzendariak, Jose Maria GorroƱo Gernika-Lumoko alkatea eta IƱigo Magunagoikoetxea Euskara zinegotzia ere.
C Kategorian (DBH 2. maila) aurkeztutako lan guztien artean, epaimahaiak erabakita 21 finalista izan dira. Prosan, berdinketa egon denez, bi ikaslek jaso dute txapela: Ehi Torrealdai Alonsok, XXI. mendeko piratak lanagaz, eta June Alvaro Aldanak Ametsak (Ahate urdina) lanagaz. Poesian, ostera, Ariane Zalabarria Olallarentzako izan da lehenengo saria; Nostalgiaren harresiaĀ izeneko poema aurkeztu du lehiaketara.
B kategorian (DBH 4. maila), prosan Xabat Irazabal Lopezek lortu du lehenengo saria, Amona maitea barkatu lanagatik, eta poesiako txapelduna Aurken Aranguena Peral izan da, Herririk politena olerkiagatik.
A kategorian (Batxillergoko 2. maila), prosan, Uxue Garcia Pujana geratu da txapeldun Amaren liliak lanagatik, eta poesian, berriz, bi txapeldun egon dira, Larraitz Alberdi Bohada Ingurura begira lanagaz eta Nile Azueta Redondo Zortzi lanagaz.
Txapeldunez gain, finalista guztiek jaso dituzte diplomak. Gainera, aipamen bereziek eta bigarren eta hirugarren sailkatuek diplomaz gain, bono bana ere jaso dute. Aurkezleek gogoratu bezala, “orri zuri baten aurrean jarri eta sortzera ausartze hutsagatik” denek merezi dute saria.