Elantxobeko portuan 58 urteko urpekari baten gorpua atera dute uretatik
Atzo gertatu zen ezbeharra. Segurtasun Sailetik emandako informazioaren arabera, 10:00ak aldera, arrantzale batek Elantxobeko portutik ohartarazi zuen uretan itxuraz hilda zegoen gizon bat zegoela. Larrialdi zerbitzuetako kideak adierazitako lekura gerturatu ziren, eta suhiltzaileek gorpua uretatik atera, eta hildakoa 58 urteko urpekari bat zela egiaztatu zuten.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutako argitzeko.