Bizkaiganekoekin, gazta freskoak egiten
Tokian tokiko kontsumoaren eta jasangarritasunaren alde eginda, eskualdeko askotariko eragileen zein ekoizleen lana erakusten dute hainbat jardueren bitartez Busturiko Ekoetxea Urdaibain, eta, besteak beste, horren adibide da domekan eskaini zuten tailerra. Errigoitiko Bizkaiganeko Elkarteko kideek gazta freskoak egiten irakatsi zieten zentroan. Bertako arduraduren berbetan, parte hartzaileek asko ikasteaz gain, “primeran pasatu zuten”.