Zapatuan martxan hasiko dira Bekoportale, Ludoteka eta Gaztelekua
Ludoteka eta Gaztelekua bariku eta zapatuetan zabalik egongo dira. Bekoportale, berriz, martitzenetik barikura eta zapatu goizez zabalduko dute.
Zapatuan martxan hasiko dira berriro ere herriko ume eta gazteei zuzendutako Bekoportale, Ludoteka eta Gaztelekua zerbitzuak.
Ludoteka bariku eta zapatuetan egongo da zabalik, 17:30etik 20:30era, hain zuzen ere. Zerbitzu hau 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta urrirako jarduera ugari antolatu dituzte. Zapatuan, esaterako, irekiera egunagaz batera, jaia eta merienda egingo dituzte. Urriaren 14an eta 15ean, berriz, Sukarrietara irteerak egingo dituzte, eta urriaren 21ean eta 22an antzerki tailer batean parte hartu ahalko dute umeek.
Gaztelekua ere, Ludoteka bezala, bariku eta zapatuetan zabalik egongo dela zehaztu dute, hori bai, ordutegia desberdina izango da, 18:00etatik 22:00etara. Ludoteka zerbitzua 12 eta 18 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzenduta dago. Ludotekako erabiltzaileek ere jarduera ugari izango dituzte aukeran urrian. Etzi, Ludoteka zabaltzeagaz batera, Gazte Jaia edukiko dute (DJa, merendola, zozketak…), urriaren 7tik 14ra bitartean Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko aukera edukiko dute, eta urriaren 21ean eta 22anGau Baltza jaialdia prestatuko dute eta jaia bera egingo dute.
Bekoportale, berriz, 0 eta 5 urteko umeei zuzenduta dago. Bekoportale martitzenetik barikura bitartean zabalik dago, 17:00etatik 19:00etara; zapatuetan, berriz, goizez izango ditu ateak zabalik, 11:00etatik 14:00etara. Bertan umeek, jolas librea, psikomotrizitatea lantzea, eskulanak, esperimentazio jolasak… egiteko aukera daukate.