Gaztelugatxerako sarbidea zarratu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak segurtasun protokoloa ezarri du, eta, gutxienez, gaur arratsaldean eta bihar zarratuta egongo dela zehaztu dute.
Gaztelugatxeko San Juanera sartzeko eremua eta Ermu eta Lurgorri arteko bidea zarratu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Azaldu dutenez, gutxienez, gaur arratsaldean eta bihar zarratuta egongo dira. Segurtasun protokoloa ezarri dute, “iragarrita dauden euriteek eragin ditzaketen arriskuak saihesteko”.
Aldunditik esan dute, biotopoko hegalen egoeraren jarraipena egiten duen geologo taldeak neurketa berriak egingo dituela, itxiera zenbat denboran luzatu behar den zehazteko.