Irailaren 30era arte izena eman daiteke Foruko ikastaroetan
Lehentasuna izango dute Foruan erroldatutakoek, eta ikastaro bakoitza aurrera eramateko gutxienez sei pertsonek izena eman beharko dute talde horretan.
Foruko Udalak ere 2022-2023 ikasturterako eskaintza zabala prestatu du. Urriaren 3an hastea aurreikusi dute, baina parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da. J.M. Torrealdai Kultur Etxera bertaratuta edo liburutegi.forua@bizkaia.org helbidera idatzita egin daiteke eskaera; izena ematerakoan inprimaki bat bete beharko dela zehaztu dute.
Aurtengo eskaintzaren baitan honakoak eskainiko dituzte Foruan: joste ikastaroa, pilates eta zumba. Arduradunek azaldu dutenez, lehentasuna izango dute Foruan erroldatutakoek, eta ikastaro bakoitza aurrera eramateko gutxienez sei pertsonek izena eman beharko dute talde horretan.
Herriko Urdaibai Dantza Taldean parte hartu gura dutenek ere, izena emateko aukera daukatela azaldu dute. Informazio gehiago gura dutenek barikuetan jaso ahalko dute kultur etxean edota urdaibai.dantza@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Bost urtetik aurrerako umeek parte hartu ahal dute dantza taldean, eta barikuetan batzen dira entseguak egiteko.