Ikasturte berrirako kirol eta kultur eskaintza zabala daukate Muruetan ere
Ikastaroetan parte hartzeko interesa daukaten herritarrek irailaren 23a (barikua) dute izena emateko azken eguna.
Muruetako Udalak 2022-2033rako antolatu dituen udal ikastaroen berri eman du. Herritarrek hainbat kirol nahiz kultur jarduera izango dituzte aukeran: Yoga, pilates, mantentze gimnasia, kardio-box, abesbatza eta euskal dantzak.
Horietan parte hartzeko interesa daukaten herritarrek irailaren 23a (barikua) dute izena emateko azken eguna. Muruetako udaletxera edota udala.murueta@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzita izena eman daiteke.