Itsasoko Egunaz gozatzen ari dira Bermeoko ume eta gazteak
50 ume inguruk izena eman dute Gurutze Gorriak antolatu dituen hiru lasterketetan parte hartzeko.
Eguzkia eta beroari aurre egiteko plan borobila daukate gaur Bermeoko ume eta gazteek, Gurutze Gorriaren Itsasoko Eguna ospatzen ari baitira, Martillo kaian.
50 ume inguruk izena eman dute antolatu dituzten hiru lasterketetan parte hartzeko. Egurrezko koilaragaz pilota bat eroateko lasterketagaz hasi dira 12:00ak aldera eta kukainagaz jarraitu dute, paddle surf lasterketagaz amaitzeko.
Lasterketak amaituta, uretako puzgarri batean bira bat emateko aukera ere edukiko dute gura duten horiek. Jai eguna izanik eta eguraldi onak lagunduta, jendetza batu da gaur Martillon.