Hitzaren 2023ko egutegiak osatzeko aurkeztutako argazkiak irailaren 15era arte bozkatu daitezke
Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu, eta horien artean publikoak aukeratuko du irabazle nagusia. Nekatur, Euskadiko Landa Ostatuen elkartearen 'Nekabonu Orlegia' jasoko du boto gehien jaso dituen argazkilariaren egileak.
Astebeteko epea dago Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzaren 2023ko egutegiak osatzeko aurkeztutako argazkiak bozkatzeko; herritarrek irailaren 8tik 15era bozkatu ahalko dituzte argazki gustukoenak.
Bi eskualdeetako webguneetan ( busturialdea.hitza.eus /
lea-artibaietamutriku.hitza.eus ) argazki lehiaketaren atalean botoa eman beharko da.
Abuztuaren 31ra arte aurkeztutakoen artean, profesionalek osatutako epaimahaiak aukeraketa egingo du, eta horien iritziz onenak izan diren 12 argazkien artean herritarrek aukeratuko dute irabazle nagusia. Bozketan nagusitzen denak, Nekatur, Euskadiko Landa Ostatuen elkartearen eskutik, bi pertsonentzako bi gaueko egonaldi bat (Nekabonu Orlegia) irabaziko du. Gainera, bere argazkia bi egutegietako azaletan agertuko da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko sei eta Busturialdeko beste sei aukeratuko ditu argazkilaritzan adituak diren lau pertsonak osaturako epaimahaiak: Mari Karmen Morenok [IKU argazkiak –Markina-Xemein–]; Yolanda Eizagirrek [Klik-Klak –Ondarroa–], Beñat Bonillak [Bonilla argazkiak –Gernika-Lumo] eta Jose de Castrok [Fotodenda –Gernika-Lumo].
Hautatutako 12 argazkien egileek HITZAKIDE DIGITALAren urteko harpidetza eta 2023. urteko HITZAren egutegiak (hormakoa eta mahai gainekoa) jasoko dituzte.