Erreka Eguna berezia bezain garrantzitsua da eatarrentzat, San Juan jaietako egun handia, eta Josu Bergara bertako semeak egun horretako kanta sortu du: Errekara. Urriaren 26an herrian bertan estreinatu zuen abestia, eta, orain, berriz, Kostako Vibes bideogile bermeotarrak egindako bideoklipa zabaldu du.
Parte hartze zabala. Orain dela hiru urte hasi zen lantzen Eako jaietarako martxa estiloko obraren proiektua, Bilboko Kontserbatorioko irakaslea ohia eta piano-jotzailea den Agustin Bergara bere aitarekin. Sorozabal edo Sarriegik konposatutako martxetan inspiratuz, San Juan jaietarako musika berezia sortzea erabaki zuten.
Sortzeko eta grabatzeko herritar askoren parte hartzea izan dute. Abestiaren letraren egilea Karmelo Landa Mendibe izan da, eta Bergarak berak, Iholdi Beristainek eta Naroa Gaintzak ipini diete ahotsa letrei. Horrez gain, herritarrak osatzen duten koru batek kantatzen du. Grafikari dagokionez, Ramon Lejardi bedarutar artistak single-aren distribuzio digitalerako azala diseinatu du.
Bergarak sortutako musika originala orkrestrarako moldaketa Mikel Nuñez Lauzirika piano-jotzaile durangarraren esku egon da, Ardoa Barrura Fanfarreak interpretazio musikala egin du, eta Basauriko Blue Bayou estudioan gauzatu dute, David Sanchez Damian teknikari eta produktorearen gidaritzapean.
Euren herriarentzat “opari berezia konposatu nahi” izan dutela dio Bergarak: “Gainera, sormen prozesua parte-hartzailea eta herritarra izatea nahi genuen, eta horretarako, gure ekimen honetan herriko eta kanpoko hainbat lagun eta ezagun elkartu ditugu”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.