Euskal produktuei balioa eman asmoz, badatoz Azoka Bereziak
Biharko lehenengo Azoka Berezian Urdaibaiko Txakolina eta gazta izango dira protagonista nagusiak.
Ekainetik abendura, hilabeteko lehen zapatuetan Azoka Berezia egiten dute Gernika-Lumoko Merkatu plazan, eta lehenengo hitzordua biharko jarri dute. Gernika-Lumoko Udaletik azaldu dutenez, Azoka Berezien helburua da euskal produktuei balioa ematea.
Biharko lehenengo Azoka Berezian Urdaibaiko Txakolina eta gazta izango dira protagonista nagusiak. 09:00etatik 14:30era, Nafarroako eta Bizkaiko 12 ekoizleren erakusmahaiak egongo dira.
Jakitera eman dutenez, Merkatu plazara bertaratzen direnek, azokan parte hartzen duten ekoizleen gaztekin egindako pintxoak dastatzeko aukera edukiko dute, eta baita ere, eskualdeko txakoina edateko aukera
Baserritarrak eta artisauak. Zapatuetan, ohikoa den bezala, eskualdeko baserritarrak merkatu plazan egongo dira, eta hurreratzen direnen eskura jarriko dituzte era guztietako fruta eta barazkiak.
Artisauek ere euren eskaintzak jarriko dituzte salmahaietan, eta saskigintza eta zermaikaz gain, «halitate handiko» elikagaiak egongo dira aukeran, patea edo eztia, besteak beste.
Umeek ere lekua daukate zapatuetako Azoka Berezietan, eurentzako jolasak izango baitira plazan bertan.