Domekan egingo dute Foruko Herri Martxa
Familian egiteko ibilbide "aproposa" dela azaldu dute antolatzaileek, "zailtasunik barikoa". 10:30ean jarri dute hitzordua udaletxe aurrean.
Badator Foruko XII. Herri Martxa. Foruko Udalak domekarako jarri du hitzordua; 10:30ean udaletxe aurretik irtengo dira parte hartzaileak.
Familian egiteko ibilbide “aproposa” dela azaldu dute antolatzaileek, “zailtasunik barikoa”. 8,85 kilometroko ibilbidea egingo dute, hortaz, pare bat ordutan amaitzeko modukoa dela aurreikusi dute.
Martxan parte hartzeko ez da aurretiaz izena eman behar, eta doakoa da. Udal ordezkariek herritarrak gonbidatu dituzte martxan parte hartzera.