Bueltan dira herrietako ohiturak
San Gregorio ospatu zuten atzo foruarrek Triñen.
Behartutako geldialdiaren ostean, bueltan dira herri handi zein txikietako ohiturak. Hala, foruarrek San Gregorio Eguna ospatu zuten atzo Triñen.
Herritarrak Triñeko baselizaren inguruan bildu ziren atzo eguerdian. Meza entzun zuten lehenengo, eta horren ostean, herriko Urdaibai Dantza Taldeko umeen dantza ikuskizunagaz gozatu zuten beste behin ere bertaratutakoek.
Jan-edanik barik jairik ez dagoenez, hamaiketakoa eginez agurtu zuten San Gregorio Eguna.