Gernika KESB klubeko kideak Lehendakaritzan egon dira
Gernika KESB (Gernika Kirol Elkartea Saski Baloia) emakumezkoen saskibaloi taldeko jokalariak, presidentea eta teknikariak hartu dituzte Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur eguerdian, Lehendakaritzan. Klubaren 25. urteurrena ospatzeko Maria Vallejo artista gernikarrak diseinatutako Arbola oroigarria eman diote Urkulluri.
Klubaren urteurreneko ekitaldien barruko ekitaldia izan da gaurkoa. Otsailean aurkeztu zituzten horiek, eta jakinarazi dutenez, laster Arbola eskultura aurkeztuko dute Malosten, eta Naiara Diez taldeko kapitaina izandakoa omenduko dute.