Bosgarrenez, putxera lehiaketa antolatu dute Morgan
Morgako Pataterrixe kultur elkarteak antolatuta, bosgarren putxera lehiaketa egingo dute bihar [azaroak 20]. Zeinek indabarik gozoenak prestatu bilduko dira sukaldariak, 09:00etatik aurrera.
Lehiaketan parte hartzeko, lehenengo izena eman beharko da, 09:00etatik 11:00etara bitartean.
Lehiaketara aurkeztu nahi den putxera bakoitzeko 5 euro ordaindu behar dira. Plater guztiak jendaurrean prestatu behar dira, eta putxera egiteko Gernikako edo Tolosako indaba erabili behar da. Gainera, antolatzaileek zehaztu dute beharrezko osagaiak izango direla txorizoa, odolostea eta urdaia.
Putxerak prestatu ostean,
13:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dira, epaimahaiak baloratu ditzan. Ostean egingo dute sari banaketa. Irabazleak txapela, putxera, txakoli sorta eta 200 euro eskuratuko ditu. Guztira, diru saritan, 725 euro bananduko dituzte.
V. Putxera Lehiaketaren sariak:
- 1. Txapela+putxera
+ txakoli sorta+ 200 euro. - 2. Putxera+ txakoli sorta
+ 150 euro. - 3. Txakoli sorta + 2 kg. indaba +
100 euro. - 4. Txakoli sorta +2 kg indaba
+ 75 euro. - 5. Txakoli sorta + 2 kg indaba +
50 euro. - 6tik 10era. Txakoli sorta + 20
euro. - Morgako puntxerarik onena. Txapela + 50 euro.