Mexikotik sari bat jaso du Iñigo Atxaren 'Inhumano' film laburrak
Espanto Film Festeko Iberoamerikako kategorian film laburrik onenaren saria jaso du bermeotarraren film laburrak.
Florentziako Horror Show Festeko film laburrik onenaren saria jaso zuen abuztuan Iñigo Atxa zinemagile bermeotarraren Inhumano film laburrak. Eta, asteon, beste sari bat jaso du; oraingoan Mexikotik, hain zuzen ere, Espanto Film Festeko Iberoamerikako kategorian, film laburrik onenaren saria jaso du.
“Harrituta, pozik eta eskertuta” dago bermeotarra. Busturialdean grabatutako 5 minutu eta 55 segundoko film laburra da Inhumano.
Orain dela gutxi, gainera, World Film Carnivalen (Singapur) ere aipamen berezia jaso zuen bermeotarraren lanak.
Beste hainbat jaialditan ere hautatua izan da: Festival Internacional de Cinema Fantàstic de Catalunya (Sitges, Herrialde Katalanak); Festival de Cine de Terror de Molins De Rei (Herrialde Katalanak. Asteburuan da); BaiDeFest (Girona, Herrialde Katalanak). Marató de Cinema Fantàstic i Terror de Sants (Bartzelona, Herrialde Katalanak); Rock Horror Film Festival (Rio De Janeiro, Brasil); Horror Unleashed (Oporto, Portugal); Weekend Horror Awards (Alacant).