Innovathon Bermeo lehiaketan izena emateko epea luzatu dute
Bermeoko Kafe Antzokian egingo den lehiaketan parte hartu gura dutenek azaroaren 5eko (barikua) 12:00ak arte daukate izena emateko aukera.
Bermeo Tuna World Capital elkarteak (BTWC) jakitera eman duenez, Innovathon Bermeo lehiaketan parte hartu ahal izateko izena emateko epea luzatu dute; hau da, orain, azaroaren 5eko (barikua) 12:00ak arte eman ahalko da izena elkartearen webgunean.
Aurten, aurrez aurre egingo da lehiaketa; parte hartzaileak Bermeoko Kafe Antzokian batuko dira azaroaren 13an eta 14an.
24 orduko “esperientzia ahaztezina” eta “ikasketa trinkoa” izango dela azaldu dute antolatzaileek; “lagun, lankide eta adituekin batera egingo dena”. Hala, jendea animatu dute parte hartzera.